Gure etxaldeetatik gure azietetara

Herritarren gehiengo zabal batek haren kontsumoaren bidez tokiko ekoizleen sustengatzean parte hartu nahi duen garaian, ostalaritza kolektiboak hurbileko hornitzearekiko garrantzizko eginkizuna du. Ekoizpenen aniztasunaren, hauen sasoi izatearen eta gure lurraldeko

ekonomia eta gizarte garapenaren berme, eskaintza egituratzeko eta talde dinamika bat sortzeko altxaprima irudikatzen du, ekoizleen eta biztanleen arteko gizarte lotura sendotuz.

Bertakoak, bere sortzearekin, laborariaren eta kontsumitzailearen arteko harremana indartu nahi du. Engaiamendu hori, iraunkorra, progresiboa eta parte hartzailea izatea nahi dugun borondatezko desmartxa baten baitan kokatzen da. Gisa horretan, goraki adierazi nahi dugu gure mahaikideei zerbitzatzen zaizkien apairuen kalitateari eta etxaldeetatik gure azietetarako antolaketari dagokion horri arreta handia eskaintzen diegula.

Bakoitzaren eginkizunaren errespetuan eta parte hartzaile guzien arabera, “biharko” eragile guzien inplikatzeak eta elkarlanak, kalitatezko ostalaritza kolektibo baten plantan ezartzea ahalbidetu behar dute.

Gure xedea eta ez da “jatera ematea” “apairuak prestatzea” baizik, jaten dutenak kontsumitzaileak izan ordez “kontsumitzaile eragileak” izan daitezen, ongi jatea denen afera da.

“Tokian berean” prestaturiko jaki prestakuntzan gardentasuna agertzera engaiatzen gara. Jakitate profesionalean oinarriturik ezagutzen den jatorriko ekoizpenak lantzen dituen sukaldari talde sutsua gara.