Zergatik BERTAKOA ostalaritza ?
Bertakoa 2017ko urtarrilean Baionan sortu den enpresa da. Ikastolek; Ipar Euskal Herriko haurrendako tokikoa, sanoa eta iraunkorra den elikamoldean oinarrituriko zirkuitu laburreko ostalaritza zerbitzua sortzeko xedeari erantzuten dio. Bertakoa, Ausolan deitzen den Arrasateko ostalaritza kolektiborako kooperatibaren sustenguari esker sortu da. Bertakoak, Baionan sukalde kolektibo berria eta funtzionala du eta eskolendako sukaldaritza kolektiboan aritua den profesional talde batez osatua da. Baserriko laborantza iraunkorraren aldeko eragile nagusia den Laborantza Ganbararekin elkarlanean, gure haurrendako elikamolde hobearen alde abian ematen dugun desmartxarekin bat egitea proposatzen dizuegu.
MENUA
Apirilaren 24etik Uztailaren 7rako menua (PDF) hemen eskuragarri
DIETALARIA
Nutrizio kalitate hobea eta zaporetsuagoa
HARREMANAK
Xehetasunentzat, sar zaitez gurekin harremanetan
TOKIKO LABORANTZA
Tokiko laborantzako etxaldeen mantentzea aktibitateen anitzetik pasatzen da (ekoizpenen transformatzea, zuzeneko salmenta edo ostalaritza kolektiboa) eta, guk, horren eragile bilakatu nahi dugu. Euskal Herriko garapenaren eta enpleguen mantentzean parte hartu nahi dugu, ekoizleak, haien trebetasuna eta lurraldea balioztatuz.
1968 an emakumeengandik sortu eta osatutako lehen koperatiba izan ginen. Experientzia aintzindari, berriztagarri eta arriskatua, ordutik bere horretan mantentzen da gainditze eta bikaintasun espiritua lagungarri dugun zerbitzuan..
Gaur egun ia 6000 gizon emakume gara lan egiten , etxean bezala jan dezazun arduratzen garelarik, zauden lekuan zaudela.
Et prima post Osdroenam quam, ut dictum est, ab hac descriptione discrevimus, Commagena, nunc Euphratensis, clementer adsurgit, Hierapoli, vetere Nino et Samosata civitatibus amplis inlustris.
Gure menuetan laborantza biologikotik eta/edo herrikoi eta iraunkorretik jiniko ekoizpenak baliatzeak, gure lurraldeko kolektibitatearen proiektu orokorrari erantzuten dio.
Proiektuaren hastapenetik beretik dietalari bat integratzearekin, hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi ditugu eta gure kontsumitzaile, buraso, bezeroek ukan ditzaketen galderei ihardetsi.