
TOKIKO LABORANTZA
Tokiko laborantzako etxaldeen mantentzea aktibitateen anitzetik pasatzen da (ekoizpenen transformatzea, zuzeneko salmenta edo ostalaritza kolektiboa) eta, guk, horren eragile bilakatu nahi dugu. Euskal Herriko garapenaren eta enpleguen mantentzean parte hartu nahi dugu, ekoizleak, haien trebetasuna eta lurraldea balioztatuz.
1968 an emakumeengandik sortu eta osatutako lehen koperatiba izan ginen. Experientzia aintzindari, berriztagarri eta arriskatua, ordutik bere horretan mantentzen da gainditze eta bikaintasun espiritua lagungarri dugun zerbitzuan..
Gaur egun ia 6000 gizon emakume gara lan egiten , etxean bezala jan dezazun arduratzen garelarik, zauden lekuan zaudela.
Hasieran jada, Bertakoak eta Seaskak “On egin! » xartaren baitan engaiatzen dira, enpresak bertako baserritarren janaria lortzera behartzen duena. Horretarako, Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) aldian-aldian auditoria bat egiteko galdegiten zaio, sukaldean prozesatutako elikagaien jatorria kontrolatzeko, ekoizleen eta janarien modifikatzailearen arteko lotura ginez. Lankidetza honek bere jatorriaren izpirituan segitzen du gaur egun.
Gure menuetan laborantza biologikotik eta/edo herrikoi eta iraunkorretik jiniko ekoizpenak baliatzeak, gure lurraldeko kolektibitatearen proiektu orokorrari erantzuten dio.
Proiektuaren hastapenetik beretik dietalari bat integratzearekin, hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi ditugu eta gure kontsumitzaile, buraso, bezeroek ukan ditzaketen galderei ihardetsi.
